Hasi dantzatzen!

Zinta-dantza

Tipologia

Dantza formalak eta itxiak

Ezaugarriak

Dantza tradizional hau erabat zabalduta dago munduan zehar, baita Euskal Herrian ere.

Tresnekin egiten diren dantzen ohiko egitura du; hau da, buruzagien bakarkako saioarekin hasten da, segidan taldeak dantzatzen du zortzikoa, eta, azkenik, zinta-jokoa dantzatzen dute. Egitura hau bi aldiz errepikatzen da beti.

Deskribapena

Dantza hau koloretako zintak dituen masta baten inguruan egiten da. Dantzariak mastaren inguruan biribilean jartzen dira eta bakoitzak zinta bati eusten dio. Buruzagiak eta taldeak aurrera begira egiten dute dantza; ondoren, koloretako zintak mastan lotzen dituzte dantza garatuz doan heinean. Atzera begira geratzen dira. Segidan, bai dantza bai zinta-jokoa berriz hasten dira zintak erabat askatu arte.

Zinta-mastak bi metrotik hasi eta lau metro arteko altuera izan dezake. Koloretako zintak makilaren goiko muturretik zintzilikatzen dira, dantzari adina zinta.

Non/Noiz

Zinta-dantzak Hegoaldean dantzatzen dira bereziki.

Hemen aurkezten dena Gipuzkoako dantzen bertsioa da.