Dantza ludikoak eta irekiak / Jauziak
Zazpi yautsiak (Zaldua) eta Zazpi saltoak ere esaten zaio. Baztango mutil-dantzaren parte kontsideratzen da. Koreografian, konpasa jauzi bihurtzen da. Pausuak bete ostean, jauzi bat egiten da. Dantza errepikatzen da jauziak zazpi izan arte. Hortik datorkio izena dantzari.
Biribilean dantzatzen da. Bi pauso bakarrik erabiltzen dira. Iparraldeko izen bereko jauzietan baditu bere parekoak. Dantzaren dinamika egitura koreografiko bat errepikatzean datza. Errepikapen bakoitzean handitu egiten da jauzien kopurua: bat, bi, hiru… zazpi salto egin arte.
Txistua eta danbolinarekin dantzatzen da. Oso erraza da identifikatzea; izan ere, abesti honi jarraituz dantzatzen da:
Txori txiki bat
negarrez ari da,
txio-txioka
amari deika
Goizean goiz
kabitik ihes egin du
Iluntzean
basoan galdu zaigu.
Baztangoa izan arren, Iparralden ere badauzka aldaerak dantza honek.