Dantza ludikoak eta irekiak / Jolas-dantzak
Dantza hau etxean egin ohi zen nagusiki. Izan ere, etxeko giroa erabiltzen zuten helduek haurrei dantzak irakasteko. Beraz, gaur egun, haurrek dantzatzen dute gehienetan eta oso ohikoa da Dantzari Txiki taldeetan.
Dantza honen bertsio ezberdinak daude.
Koreografia bi ataletan banatzen da. Lehendabizikoa dantzatua da, eta orokorrean, Baztango zortzikoaren koreografia dagokio. Bigarren atalean dantzariek lurra ukitu behar dute gorputzaren atal ezberdinekin (oinak, hatzak, belaunak, ukalondoak, belarriak, ipurdia…) abestiak agintzen duen momentuan. Azkenik, itzulipurdi bat eginez bukatzen da dantza.
Euskal Herrian zehar, hainbat izen hartzen ditu: Lepetike, Jean petit qui dance, Ipurdi-dantza…
Oskorri musika-taldeak grabatu zuen San Petrike abestia 1991n: Hona hemen abestiaren letra:
Oin punta batez, beste nor batez
Sortik (Zutik) eta ingura
Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Sortik eta ingura
Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Belaunon batez, beste non batez
Sortik eta ingura
Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Sortik eta ingura
Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Sortik eta ingura
Oin punta batez, beste nor batez
Erion batez, beste noiz batez
Belaunon batez, beste non batez
Ukondo batez, beste non batez
Ipurdi batez, beste non batez
Zein buru batez, beste non batez
Ez da itzuli ipurdi
Baztan bailaran eta Iparraldean aurkitu dezakegu dantza hau, baina egun Euskal Herria osoan oso zabaldua dago. Valentzian eta Katalunian ere aurki dezakegu dantza honen barianteetakoren bat