Hasi dantzatzen!

Makil haundi dantza

Tipologia

Dantza formalak eta itxiak / Brokel-dantza

Ezaugarriak

Gipuzkoako brokel-dantzen zikloko dantza bat da.

Tresnekin egiten diren beste dantzen antzeko egitura du Makil Haundi dantzak: buruzagiaren bakarkako saioa, taldeak dantzatuko duen zortzikoa, eta tresnak elkar joz egingo den jokoa. Brokel-makilen eta uztai txikien jokoetan bezala, lehenbizi talde osoak egingo du jokoa; ondoren, erdiko laukoteak; eta, azkenik, talde osoak berriz ere.

Deskribapena

Zortzi edo hamabi dantzarirekin dantzatzen da normalean. Lau dantzari behar dira hasieran jokoa ikasteko.

Dantzariak bi lerrotan antolatuta daude, buruzagia aurrean dutela. Doinua hastean, buruzagiak zortzikoa dantzatuko du, dakizkien urratsekin konbinazioak eginez eta bere trebetasuna erakutsiz. Ondoren, dei nagusia dantzatuko dute denek, eta zortzikoa. Jarraian, jokoa hasiko da. Lehenengo, talde osoak egingo du; ondoren, deia dantzatu eta erdiko laukoteak bakarrik egingo du jokoa. Segidan, deia egingo da eta talde osoak errepikatuko du jokoa.

Non/Noiz

Makil-dantzak Iparraldean dantzatzen dira bereziki, baina Antzuolako alardekoak edo Durangaldekoak ere oso adierazgarriak dira.

Hemen aurkezten dena Gipuzkoako dantzen bertsioa da.