Hasi dantzatzen!

Lantzeko zortzikoa

Tipologia

Dantza ludikoak eta irekiak / Mutil-dantzak

Ezaugarriak

Lantzeko zortzikoa inauterietako ospakizunen barnean kokatzen da. Momentu eta testuinguru ezberdinetan dantzatzen da: eguneroko ibilbidea amaitzean (eguerdiz zein iluntzean) eta Miel Otxin erretzen denean.

Lantzeko inauterietako zenbait pertsonaiak parte hartzen dute zortziko honetan, txatxoek eta zaldikoak bereziki. Dantza honen bertsio ezberdinak daude.

Deskribapena

Dantza zirkularra dugu Lantzeko zortzikoa, erlojuaren kontrako noranzkoan dantzatzen dena, hain zuzen ere. Tradizionalki gizonek dantzatzen dute, nahiz eta gaur egun emakumeek ere parte hartzen duten. Bere koreografia bi zatiz osatuta dago.

Non/Noiz

Nafarroako Lantz herrian dantzatzen da zortziko hau; izan ere, herri honetako inauteri famatuaren ezinbesteko atal bat da.