Hasi dantzatzen proiektua Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren Eima 2.0 laguntzen barruan kokatzen da. Euskal dantza tradizionalak modu didaktikoan erakutsi nahi ditu, eta interesa duen edonorentzat lizentzia irekian (CC BY-SA 4.0) eskaini. Euskal Herri osoko bederatzi dantza jasotzen ditu, guztiak bere deskribapen-fitxa, bideo-tutorial eta audioekin. Aurreskuaren kasuan, dantza berezia izaki, bost zati edo piezatan banatuta dator: erreberentzia edo agurra, alpargata edo esku hartzekoa, desafioa, saltokako zortzikoa eta San Joan zortzikoa.
Proiektuan aurkezten diren bederatzi piezak erakustearren, hainbat dantza-taldek eta dantzarik propio egin dute dantza proiektu honetarako. Pieza bakoitzerako, eskarmentua duten tokian-tokiko dantzariak eta taldeak hautatu dira. Aurkezten diren jantziak ere tradizionalki dantza bakoitzari lotutakoak dira.
Jakin-mina baduzu, musikaren eta dantzen grabazioaren making-off-ak ere ikus ditzakezu:
Proiektuaren parte izan dira:
- Mecca Recording Studioa-ko adituek musika-pisten grabaketan lagundu digute.
- Dantzak grabatzeko espazioa Pasaiako Juanba Berastegi Kulturguneari eskertu behar diogu.
- Eskertza berezia Alaitz Bergaretxe eta Aritz Salamanca dantzariei, proiektuak oreka izan dezan emandako laguntzagatik.
Atal honetan aurkituko dituzu webgune honen inguruko zehaztasunak, menuaren azalpena, edukiaren zein jardueren antolaketa eta bestelako baliabideak, dudarik gabe zure ikasteko eta trebatzeko prozesuan lagungarri egingo zaizkizunak.
Ikusten duzunez, guneak hainbat atal ditu. Hona hemen bakoitzaren azalpen txikia, bertan errazago nabigatzeko eta mugitzeko:
Menu hau une oro egongo da erabiltzailearen eskura.
Gunearen erdialdea edukien zona da. Bi atal ditu:
Proiektuaren egileen eta parte-hartzaileen zerrenda:
Gure eskerrik beroena adierazi nahi diegu proiektu honetan lagundu diguten lagunei: