Hasi dantzatzen!

Fandangoa

Tipologia

Dantza ludikoak eta irekiak / Erromeria

Ezaugarriak

Dantza mistoa da. Bikotean zein biribilketan dantzatzen da. Fandangoa eta arin-arina, nahiz eta pauso eta denbora erritmiko ezberdinak izan, bata bestearen atzetik dantzatu ohi dira.

Eduki erritual handia duten beste dantza batzuk ez bezala, euskal dantzen artean alaienetakoa da fandangoa.

Deskribapena

Dantza honen urrats tradizionalak punteoa, joan-etorria eta bira dira.

Hamasei konpaseko zati melodiko bakoitzean urrats horietako bat baino ez da dantzatzen. Lau konpasetik behin ezker-eskuin egiten da, etengabe errepikatuz konpasa bukatu arte. Beste urrats batera pasatu baino lehen buelta osoa ematen da.

Non/Noiz

Euskal Herriko dantzarik ezagunenetako bat da, arin-arinarekin batera. Edozein jaitan dantzatzen da.