Hasi dantzatzen!

Ezpata-dantza

Tipologia

Dantza formalak eta itxiak

Ezaugarriak

Gipuzkoako ezpata-dantza izendatzen dugun honek antz handia du Euskal Herriko zenbait herritan egiten diren ezpata-dantzekin. Izan ere, antzeko egitura duten ezpata-dantzak arruntak dira Euskal Herrian: Legazpikoa, Markina-Xemeingoa, Zumarragako eta Tolosakoa, besteak beste.

Deskribapena

Ezpata-dantzariak lau lerrotan antolatzen dira. Dantzari bakoitzak bere ezpata esku-lekutik hartuko du eskuineko eskuarekin, eta ezpataren punta aurrean duen dantzariari eskainiko dio. Horrela, dantzari bakoitzak ezkerreko eskuarekin atzeko dantzariak eskaintzen dion ezpataren punta hartuko du. Horretarako, eskua kanpoaldera irekiko du. Lau lerroen aurrean buruzagia dago, eta honek lerro bakoitzaren aurrean dauden dantzariek eskainitako lau ezpaten puntak hartuko ditu, bi esku bakoitzarekin. Azkendariak, bina ezpata txiki dituztela, taldearen azken lerroan egokituko dira, bakoitza ilara baten atzean. Azken helburua beti, dantzaz gozatzea da.

Ezpata luzeak dauzkaten dantzarien jantzia praka zuriak dituen ohizko trajea da. Buruzagiak eta hiru kapitainek, berriz, belaun azpirainoko praka gorriak daramatzate.

Non/Noiz

Zumarragako ezpata-dantza, uztailaren 2a, Santa Isabel egunean.

Hemen aurkezten dena Gipuzkoako dantzen bertsioa da.