Hasi dantzatzen!

EBALUAZIOA

Testa

Ikus dezagun ea dena irakurri eta ikusi ostean zer ikasi duzun ondarea eta dantzaren inguruan. Argi ibili eta pentsatu piska bat erantzuna aukeratu aurretik. Aurrera!


Ondare kulturala

Dantzak

Talde Dinamikak

Ea ba! Jarraian zenbait jarduera dizutuze elkarrekin jorratzeko. Taldeak osatu ostean honako hauei heldu behar diezue gogo biziz. Zorte on!


Sortu zure dantza

Nongo dantzak?

Herriko ondarea

Izan sortzaile! Sortu zure dantza

Webgunean zehar ikasi dituzuen dantza eta pausu ezberdinekin zuen dantza propioa sortu behar duzue orain. Ondoren, lotsa kanpoan utzi, eta ikaskideen aurrean aurkeztu beharko duzue. Hasi dantzatzen!

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko erremintak: Youtube-rako sarrera
  • Antolakuntza: jolasaren azalpena:
    • 4-6 kideko taldetan antolatuko zarete.

      Webgunean zehar ikasi dituzuen dantzen pausoak erabiliz, dantza bat sortuko duzue taldean. Elkarrekin, adostu zein pausu erabiliko dituzuen. Behin erabaki duzuenean, entseatu dantza, gelakideen aurrean aurkeztu beharko baituzue.
      Nahi izanez gero, dantza graba dezakezue eta sare sozialetara kargatu, beste batzuek ikas dezaten, zuek webgune honetako dantzekin egin duzuen bezala.

Nongoak dira gure dantzak?

Jarduera honetan, webgunean ezagutu ditugun dantzak zein bere herrian kokatuko ditugu. Dantzak ikasteaz gain, dantzen inguruko ibilbide birtual bat osatuko dugu Google Maps-en.

Ezaugarriak:
  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko erremintak: Google Maps, papera, arkatza.
Antolakuntza:
  • a) 4-5 kideko taldetan bilduko gara eta talde bakoitzak 5 edo 6 euskal dantza aukeratuko ditu. Saia zaitezte lurralde ezberdinetako dantzak aukeratzen.
  • b) Jaso dantza horien informazioa ere fitxa batean, eremu hauek betez. Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskarazko Wikipedia edo gure gune hau erabil dezakezue horretarako.
    • Dantzaren izena
    • Non dantzatzen den
    • Dantzaren ezaugarriak
    • Argazki bat
  • c) Behin informazioa lortuta, Google Maps aplikazioa irekiko duzue. Mapa honetan dantzaren jatorriko lekua topatuko duzue. Bertan dantza kokatu ostean, ahal bada informazioa eta irudia ere gehitu beharko diozue.

Herriko ondare ez-materiala

Dantza tradizionalak, musika bezala esaterako, ondare ez-materialaren multzoan kokatzen dira.

Talde-dinamika honetan, zuen herrian edo eskualdean dauden bost ondare ez-material jaso eta deskribatzeko saiakera egingo duzue.

Horretarako, segi jarraibide hauei:

  • Webgune honetan bertan, berrikusi ondareari buruzko atala eta jaso oharrak, ea zein kontsideratzen diren ondare ez-materialak.
  • Bildu 4-5 kideko taldetan eta jaso zuen inguruko ondare ez-materialen gaineko informazioa. Horretarako, liburuak, entziklopediak edo bestelako informazio-iturriak erabil ditzakezue, edo guraso zein aitona-amonengana ere jo dezakue datu eske.
  • Informazioa bildu eta txukun antolatu ondoren, aurkeztu gelakideen aurrean.

Ondare kulturala


Erantzun ondorengo galderei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Nola defini genezake ondarea?
  Aurreko belaunaldiengandik oinordetzan hartutako ondasunen multzoa da.
  Herriari nortasuna ematen dioten ondasunen multzoa da.
  Bi erantzunak zuzenak dira.


Kultura-ondarea ez ezik, beste ondare-adiera batzuk ere badaude:
  Ondare korporatiboa
  Gizateriaren ondarea
  Bi erantzunak zuzenak dira


Zer da UNESCO?
  Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen erakundea.
  Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Europar Batasuneko Erakundea.
  Ekonomia, Osasun eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea.


Nola definitzen da ondare materiala?
  Ikusi eta irakur ditzakegun ondasunen multzoa da.
  Ikusi, ukitu, irakurri eta entzun ditzakegun ondasunen multzoa da.
  Ukitu eta entzun ditzakegun ondasunen multzoa da.


Zein kategoriaren barruan kokatzen da ondare arkeologikoa?
  ondare materiala
  ondare higigarria
  ondare ez-materiala


Ondare materialeko zein multzotan sartzen dira dokumentuak eta liburuak?
  ondare higiezina.
  ondare higigarria.
  Bi erantzunak zuzenak dira.


Kultura-ondare ez-materialak…
  ikusi, ukitu, antzeztu, ahoz eman eta irakur ditzakegun ondasun guztiak dira.
  antzezpenak eta dantzak izan daitezke.
  jarduerak, antzezpenak, adierazpenak, hizkuntzak, ezagutzak eta dantzak edo kirolak izan daitezke.


Zein ondare kategoriaren barruan kokatzen da dantza?
  ondare materiala
  ondare ez-materiala
  ondare higigarria


Argiñetako nekropolia Euskal Herriko ondare materiala da.
  Zuzena
  Okerra


Zer ondare kategoriaren barruan koka genezake gure herri eta mendien toponimia?
  Ondare materiala
  Ondare ez-materiala

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:



Hasi dantzatzen!

Igo