Hasi dantzatzen!

EBALUAZIOA

Testa

Ikus dezagun ea dena irakurri eta ikusi ostean zer ikasi duzun ondarea eta dantzaren inguruan. Argi ibili eta pentsatu piska bat erantzuna aukeratu aurretik. Aurrera!


Ondare kulturala

Dantzak

Talde Dinamikak

Ea ba! Jarraian zenbait jarduera dizutuze elkarrekin jorratzeko. Taldeak osatu ostean honako hauei heldu behar diezue gogo biziz. Zorte on!


Sortu zure dantza

Nongo dantzak?

Herriko ondarea

Izan sortzaile! Sortu zure dantza

Webgunean zehar ikasi dituzuen dantza eta pausu ezberdinekin zuen dantza propioa sortu behar duzue orain. Ondoren, lotsa kanpoan utzi, eta ikaskideen aurrean aurkeztu beharko duzue. Hasi dantzatzen!

  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko erremintak: Youtube-rako sarrera
  • Antolakuntza: jolasaren azalpena:
    • 4-6 kideko taldetan antolatuko zarete.

      Webgunean zehar ikasi dituzuen dantzen pausoak erabiliz, dantza bat sortuko duzue taldean. Elkarrekin, adostu zein pausu erabiliko dituzuen. Behin erabaki duzuenean, entseatu dantza, gelakideen aurrean aurkeztu beharko baituzue.
      Nahi izanez gero, dantza graba dezakezue eta sare sozialetara kargatu, beste batzuek ikas dezaten, zuek webgune honetako dantzekin egin duzuen bezala.

Nongoak dira gure dantzak?

Jarduera honetan, webgunean ezagutu ditugun dantzak zein bere herrian kokatuko ditugu. Dantzak ikasteaz gain, dantzen inguruko ibilbide birtual bat osatuko dugu Google Maps-en.

Ezaugarriak:
  • Adina: 12 urtetik aurrera.
  • Lekua: ikastetxea.
  • Beharrezko erremintak: Google Maps, papera, arkatza.
Antolakuntza:
  • a) 4-5 kideko taldetan bilduko gara eta talde bakoitzak 5 edo 6 euskal dantza aukeratuko ditu. Saia zaitezte lurralde ezberdinetako dantzak aukeratzen.
  • b) Jaso dantza horien informazioa ere fitxa batean, eremu hauek betez. Auñamendi Eusko Entziklopedia, euskarazko Wikipedia edo gure gune hau erabil dezakezue horretarako.
    • Dantzaren izena
    • Non dantzatzen den
    • Dantzaren ezaugarriak
    • Argazki bat
  • c) Behin informazioa lortuta, Google Maps aplikazioa irekiko duzue. Mapa honetan dantzaren jatorriko lekua topatuko duzue. Bertan dantza kokatu ostean, ahal bada informazioa eta irudia ere gehitu beharko diozue.

Herriko ondare ez-materiala

Dantza tradizionalak, musika bezala esaterako, ondare ez-materialaren multzoan kokatzen dira.

Talde-dinamika honetan, zuen herrian edo eskualdean dauden bost ondare ez-material jaso eta deskribatzeko saiakera egingo duzue.

Horretarako, segi jarraibide hauei:

  • Webgune honetan bertan, berrikusi ondareari buruzko atala eta jaso oharrak, ea zein kontsideratzen diren ondare ez-materialak.
  • Bildu 4-5 kideko taldetan eta jaso zuen inguruko ondare ez-materialen gaineko informazioa. Horretarako, liburuak, entziklopediak edo bestelako informazio-iturriak erabil ditzakezue, edo guraso zein aitona-amonengana ere jo dezakue datu eske.
  • Informazioa bildu eta txukun antolatu ondoren, aurkeztu gelakideen aurrean.

Dantzak


Erantzun galdera hauei. Aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!

Arin-arina dantza ludikoa da. Baina zein herritan dantzatzen da bereziki?
  Antzuolan
  Euskal Herriko edozein plazatan
  Ipar Euskal Herrian


Fandangoa bakarkako dantza bat da.
  Egia
  Gezurra
  Auskalo


Zinta-dantza zapi zuriekin dantzatzen da.
  Egia
  Gezurra
  Auskalo


Zenbat dantzari behar dira gutxienez Makil Haundi dantzatzeko?
  Lau
  Sei
  Hamabi


Noiz dantzatzen da Zumarragako ezpata-dantza?
  Uztailaren 16an, Karmen egunean
  Uztailaren 2an, Santa Isabel egunean
  Azaroaren 22an, Santa Zezilia egunean


Zein da Lantzeko zortzikoaren tipologia?
  Dantza ludikoa
  Dantza itxia
  Brokel-dantza


“Txori txiki bat negarrez ari da, txio txioka amari deika…”. Zein dantzarekin identifikatzen duzu abesti hau?
  San Petrike
  Zazpi jauzi
  Soka-dantza


Zein dantzatan erabiltzen dira gorputzaren atal ezberdinak?
  Zazpi jauzi
  Lanzko zortzikoa
  San Petrike


Agurra edo Erreberentzia
  Saltoka zortzikoaren parte da.
  Desafioaren parte da.
  Aurreskuaren parte da.


Zeri esaten zaio muriska-erdia?
  Dantza baten izena da.
  Dantzako urrats bat da.
  Dantza talde baten parte da.

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:



Hasi dantzatzen!

Igo