Ikus dezagun ea dena irakurri eta ikusi ostean zer ikasi duzun ondarea eta dantzaren inguruan. Argi ibili eta pentsatu piska bat erantzuna aukeratu aurretik. Aurrera!
Ea ba! Jarraian zenbait jarduera dituzue elkarrekin jorratzeko. Taldeak osatu ostean, honako hauei heldu behar diezue gogo biziz. Zorte on!
Sortu zure dantza
Nongo dantzak?
Herriko ondarea
Webgunean zehar ikasi dituzuen dantza eta pauso ezberdinekin zuen dantza propioa sortu behar duzue orain. Ondoren, lotsa kanpoan utzi, eta ikaskideen aurrean aurkeztu beharko duzue. Hasi dantzatzen!
4-6 kideko taldetan antolatuko zarete.
Webgunean zehar ikasi dituzuen dantzen pausoak erabiliz, dantza bat sortuko duzue taldean. Elkarrekin, adostu zein pausu erabiliko dituzuen. Behin erabaki duzuenean, entseatu dantza, gelakideen aurrean aurkeztu beharko baituzue.
Nahi izanez gero, dantza graba dezakezue eta sare sozialetara kargatu, beste batzuek ikas dezaten, zuek webgune honetako dantzekin egin duzuen bezala.
Jarduera honetan, webgunean ezagutu ditugun dantzak zein bere herrian kokatuko ditugu. Dantzak ikasteaz gain, dantzen inguruko ibilbide birtual bat osatuko dugu Google Maps-en.
Ezaugarriak:Dantza tradizionalak, musika bezala esaterako, ondare ez-materialaren multzoan kokatzen dira.
Talde-dinamika honetan, zuen herrian edo eskualdean dauden bost ondare ez-material jaso eta deskribatzeko saiakera egingo duzue.
Horretarako, segi jarraibide hauei: