Dantza formalak eta itxiak.
Aurreskua dotoreziaz jantzitako dantza bat da. Omendu nahi den pertsonari begirunea adierazteko dantzatzen da. Euskal kultura tradizionalaren adierazpiderik ezagunenetako bat bihurtu da gure herrialdean zein kanpoan.
Gaur egun dantzatzen den ohorezko aurreskuaren jatorria antzinako soka-dantzan aurkitzen dugu. Dantza horretan garrantzi berezia zuten aurresku (aurreko esku) izeneko dantzariek. Urteen poderioz, bakarlariak (aurreskuak) dantzatutako soka dantzaren zatiak banandu eta bizitza propioa hartu zuten.
Aurreskua, gaur egun ezagutzen dugun bezala, dantzari edo aurreskulari batek dantzatzen du. Era tradizionalean dantzatuta, bost piezaz osatuta dago: Erreberentzia edo Agurra, Esku hartzekoa (alpargata), Aurrez-aurrea (desafioa), San Joan zortzikoa eta Saltokako zortzikoa.
Webgune honetan banan-banan ikusiko ditugu lehenengo bost zatiak; izan ere, izaera propioa dute.
Hemen aurkezten dena Gipuzkoan dantzatzen den bertsioa da.
Egun txapelketetan aurreskua dantzatzeko, dantzari espezializatua izan behar da, sasoi onekoa eta entsegu-ordu asko egindakoa. Baina orokorrean helburua aurreskua ikasi eta beldurrik gabe dantzatzea da.
Ohorezko dantza izanik, gaur egun dantza zeremonial ohikoa da era guztietako ospakizunetan: ezkontzak, inaugurazioak, kongresuak, ekitaldi politikoakā¦
Oin gorakoa (Agurra) + Oin gora edo mozketa + Gurpila lurrekoa + Alboz gorakoa edo laterala + Gurpil gorakoa + Lau arina + Lasterka + Lasterka pikatua + Muriska-erdia
Esku hartzekoa (Alpargata)Oin gora edo mozketa + Sentziloa + Sentziloa mozketarekin + Lasterka + Girako lasterka + Muriska-erdia + Bira edo buelta + Artazia
Aurrez-aurrea (desafioa)Oina gora (desafioaren mozketa) + Desafioaren mozketa birarekin + Aireko gurpila girakoa + Alboz gorakoa edo laterala + Gurpil gorakoa + Lau arina + Lasterka + Zapateatua edo punteoa girakoa + Muriska-erdia + Bira edo buelta + Artazia
San Joan zortzikoaSan Joan urratsa (deiarekin) + Sentziloa + Oin gora edo mozketa + Gurpil gorakoa + Lau arina + Girako lasterka + San Joan urratsa lasterka giratua + Bira edo buelta + Muriska-erdia + San Joan urratsa (bukaerako deia sentziloarekin)
Saltokako zortzikoaSentziloa mozketarekin + Sentziloa + Lau arina + Gurpila lurrekoa + Lasterka + Zapateatua edo punteoa + Alboz gorakoa edo laterala + Girako lasterka + Muriska erdia + Artazia